Baxe Nafarroa
Benafarroa edo Baxenabarrek 1318 km2 ditu eta hiru probintzietarik handiena da, herri kopuru gehiena du ere, 76, 25 000 bizilagunekin. Hiri handienak dira Donibane Garazi eta Donapaleu. Ekialdean Zuberoak mugatzen du, hegoaldean Nafarroak eta mendebalean Lapurdik. Hainbat eskualde edo ibarrek osatzen dute : Hego mendebalean Bidarrai hegoaldean Baigorriko bailara, Alduderaino doana hegoaldean ere Garazi, Donibanek markatzen duena iparraldean Amikuze, Donapaleuren inguruan mendebalean Arberua, Aran ibaiaren ingurua eta Landibarre ekialdean Ostibarre zortzi herriekin, Izura Santiagoko bidean den herri garrantzitsuarekin. Lurralde hori luzaz Lapurdi eta Akizeko bizkondeen artea banatua izan da. Nafarroako erresumaren parte izan zen eta haren iparraldeko zatia zen, seigarren Merindadea. 1512ko Espainiaren konkistatik landa, Frantziako erregeen esku egon zen, hauek “Frantzia eta Nafarroako errege” zaukatelarik beren burua. Bainan 1659an Luis 14.ak, Pirineotako Hitzarmenaren bidez, Nafarroa hegoaldean zituen eskubideei uko egin zien, betirako Nafarroko erresumaren zatiketa finkatuz. 16. mendean maku handiak izan ziren protestante eta katolikoen arteko gerlengatik eta bazter guziak xehatu ziren. Hor zuen sortu 1545ean lehen euskarazko liburua, Eiheralarreko erretorrak, Bernat Etxeparekoak idatzia, “Linguae Vasconum Primitiae” Benafarroa bserri mundu bat da, laborantza eta artzaintzari itzulia. Ezin biziak herriak hustu zituen eta zernahi gazte hortik joan zen 1960eko urteak arte, Ipar Ameriketara bereziki. Jende huste handi hori orai geldituxea da. Mendixkaz betea den eskualde honek, hegoaldean mendigune handiak ditu, Bidarraitik Iratiraino. Industria zaharrak, nola olhak geldituak dira bainan ofiziale frango badira eta etxeko mozkinetarik baserri ekonomia arrapiztu batekin da.Zerbitzuak ere ederki garatzen ari dira. Turismoa, 20. mende ondarrean guziz garatu da, bereziki Donibane Garaziren inguruan. Bazter guziz ederrak dira, aspaldidanik jendea hor bizi da, hor dira Otsozelaiko harpeak, Jondoni Jakoberen bidea, herri ezin politagoak, bizitoki zinez ikusgarria da.
« Nafarroaren Leihoa » zela zion Emile Larrek herriaz. Beltzuntzetarren gazteluarekin gure herriko historiaren lekuko garrantzitsua bat da. Josu Teilabide, Jakes Casaubon eta André Martinonekin bazterrak kurritzen ditugu. Apairi auzotik abiatzen gara Abarratia gaztelu aipatuaren maldan gaude ere, hor gure eskualdeko gotorleku zaharren eta handienetarik bat delarik. Aspaldian jendea daukan herria Arberu eta Uhaitza bi ur errekek zeiharkatzen dute. Laborantzatik gehien bizi den eskualdea da oraindik. Bidez bide ibiltzen gara herrian eta eguerditan Xipri Arbelbide historialariak herriko kontakizun eta pertsonaiak gogorarazten ditu. Laurent Challet, hogeitabi urtez auzapez egonarekin herriaren aldaketak aipu dira ere eta azkenik, herriko elizara goaz.
Altuera |
1506 m. |
Kokapena |
43º02'07,56''N 1º17'46,40''W :: 30T 638800 4766244 |
Sarbideak |
Ibañeta ( 1:15min ) Gañekoleta ( 3:30 min ) |
Berñardo artzaina hor egon zen lanean hamabi urte zituela. Harekin, TtaleMichel Landaburu artzaina, eta Jakesekin Astobizkar mendiari goiti goaz, Ibañetako mendate eta Orreagaren gaineko partera. Euskal historiaren toki aipatu hori, 778 urteko gudaldiaren lekuko izan zena, alhapide zabal handia da. Napoleonen denborako gerlen lekuko hor ditugu oraindik pezoinak. Onjo haluzinogeno batzuen biltzaileak ere hortik dabiltza. Artzainen bizi dorpea, eguraldi berezia, zilar eta kobre meategiak aurkitzen dira eta Larramendi bertsulari zenaren oroitzapena aipatzen da.
Altuera |
1345 m. |
Kokapena |
43º02'42,25''N 1º10'13,31''W :: 30T 649030 4767530 |
Sarbideak |
Beherobia ( 3h ) Artaburu ( 30 m ) Orbaizetako ola ( 3h ). |
Errozate mendiak Garaziren errege itxura du. Ezterenzubitik goiti, 4x4etako baten ibiliz bazterrak kurritzen dira, mendigune berezi honetan, alhapide zahar eremu handian. Michel Landaburu eta Jakes Casaubonekin leku urruti horietan artzainen lan eta bizia eta mendiak aipu dira. Mendi horren hegoaldeko aldapako urak Mediterraneora doatzi. Oroitarazten da lehenengo arraintegi abandonatu bat, Iratiko oihanaren historia Nafartarrek gehienbatez eskuratu zutena aspaldiko jukutria batzuen ondotik.
Donibane Garazitik Orreagaraino deraman bidea Euskal Herriko historiaren ardatz nagusia da hiru mila urte hauetan bederen. Emanaldi hauk, horren ibilbide dira eta mintzalariak trikatzen dira toki askotan, horko gertakizunak aipatuz. Hor gaindi keltoak, erromatarrak, frankoak iragan dira, hor gaindi Europa mendebaleko merkataritza izan da Santiagorako bide nagusi bilakatzearekin batera.
Bortu aipatuei buruzko bidean toki famatu batzuen harat honatak aipu dira, nola Orizone, Château Pignon, Arnostegi, Astobizkar, Urkulu. Aurrehistoriako bideak dira, artzain bide, erromatar bide, pago oihanen erditik, Garazi, Erro eta Ahezkoa eskualdeen arteko hartu eman guneak. Michel Landaburu, Ttale Ouret, Anderson medikua, Camino, Berñardo artzaina solaskide ditugu, artzainen bizia eta haien jokoak ere gogoratuz.
Xipri eta Xalbat Arbelbide bide erakusle ditugu herri honen bisitakari. Lapurdi eta Nafarroaren mugako gotorleku bat zen. Nahikeri militar zaharra bere plaza laukituak erakusten du, egun Santa Katalinako Feriarentzat edo Pesta Berrikari baliatzen dena bereziki. Nekazaritza eta hazkuntzatik bizi den herri honek zernahi ofiziale ukan ditu eta bide kurutze nagusi izan zen, Baionatik Donibane Garazirainoko bidean.
Herriaren itzulia eginez, ikusten ditugu plaza, eliza, Santa Maria etxea, herria poliki agertzen duten Garraldako maldak. Euskal herriko haritz handiena Heletan dela ikusten da, bi metroko diametroa duelarik. Jean Pierre Curutchet-ekin tokiko laborantza eta landare zuhaitzeko moldatu ingurumena aipu da.
Landibarreko ibarra, bazter egona dena luzaz, lau auzorekin da, Behaune, Jondoni Martine, Jondoztei eta Azkonbegi. Hor gaindi ibiltzen gara Pierre Sabalo herritarrarekin. Gazteluz inguratu herria aspaldikoa da. Behaune ikusten da lehendabizi, auzo nagusia eta gero Jondoni Martine bere jauregiarekin. Hor bizi da ere lehengo andere serora Gaxuxa mintzatzen duguna. Jondozteian eliza berezi bat dago baita ere Haranburua, jauregi zahar bat, hortarik zetorrela armada buru aipatu bat Henri IVa erregearen lagun mina izan zena. Azkenean goaz Azkonbegira, hor delarik hilerri zaharrenetarik bat zernahi hil harri borobil ederrenekin.
Arnegi eta Luzaide bat izan dira iragan mendeetan, gerlek eta Frantzia eta Espainiako politikak dituzte behexi, bereziki Nafarroako Erresuma puskatu zelarik ofizialki 1530ean. Iruña eta Baionako elizek, herrietako auzoen harremanak bakoitzak beren apaizekin, doi bat nahasi zituzten beren nagusigo nahikeriengatik. Terexa Gartxotene eta Mixel Landaburu uhartegaraztarrekin Angel Aintziburu luzaidarrari bisita bat egiten diogu. Honek, egiazko tokiko oroitzapenen jabeak auzoen arteko bizi et agora beherak kondatzen dizkigu, gerlak, kontrabanda, bien arteko elkartasun betikoa eta hain ingurumen eta bazter ederrak dituen herrian gaindi kurriarazten gaitu. Borddel, herriko bertsolari famatua aipatzen digu ere. Aipatzen dizkigu ere herriko dantzari guziz famatuak. Etorkizun berri baten bila daude bi herriak Ibañeta eta Orreagatik hurbil garapen berri baten bila.
Herriaren ikusaldia aitzin Jean Michel Camou auzapezarekin solastatzen gara eta berarekin herriaren bizi aldaketak aipatzen ditugu. Jean Errecart senaturra mera izan zen eta lurren berrantolakuntza ereman zuen. Egungo egunean esne ekoizpena, behia eta ardia nagusi dira. Amikuzeko oihan handia ONFak kudeatzen du, hor delarik erakaskuntzarako ibilbide bat.
Herriak hiru auzo ditu, bata, errepirena, kultur gaskoinekoa delarik, beste zortzi herriek inguratzen dute eta nortasun ohargarria atxikitzen da. Frantxua Lamarque eta Andde Casetekin ibiltzen gara, aipatzen ditugula oihana, axeri, basurde edo orkatz ihizia, hiru auzoen bizia, etxalde eta ere herriko ekonomia arriskutan ezartzen dituzten laborantza lurren saltzeak.
Jamattitt Etxarren eta Mixel Landaburu, biak herritarrak, Arnegi eta Ezterenzubitik heldu diren bi erreken juntan den herriaren historia aipatzen da. Uharte Garazi seguraski Garaziko herri zaharrena denak eliza zaharrena dauka eta Konpostelara buruz ari zen bide sahetsean zen. Jean Ibarnegarai, auzapez, deputatu, Ministro ohi, Pilota Federakuntzaren sortzaileak bere pertsonalitate handiarekin toki honi bere marka utzi dio. Sagarren hazkuntza, sagarnoa, mahastiak bazterren moldatzaile gertatu dira. Herrian bizi dira oraindik libertimenduen ohitura eta Faustin Bentaberri musikajole aipatuaren gogoa.
Urepele oraindik Xalbador bertsulari harrigarriaren itzalean bizi da. Bi emankizun hauek egin ziren Xalbadorren “artzain etxola” famatuaren ikusaldiarekin batera. Urepele kokatzen da Kintoan, luzaz burujabetasun zerbaitekin bizi zenean, Baigorri eta Erroko bailarek kudeaturik. 1856 urtea geroztik muga jarria da hor Frantzia eta Espainia bereiztuz. Mixel Xalbador solaskide dugu, Xalbador zenaren semea, eta mendi gainetan gabiltza harekin. Bazterren eta artzain bizitzaren aldaketak bereziki aipatzen dira.