Koordenatuak | 43° 13′ 30″ N, 0° 59′ 22″ W |
Eremua | 15,90 km² |
Biztanleria | 261 |
Dentsitatea | 15,97 bizt/km² |
Pagola, hanka bat Xiberoan (Arbaillak) bestea Baxe Nafaroan (Oztibarre). 1178an, Pagola « Grangia de Pagoula » izenaren pean agertzen da. 13. mendean, Duchesne kolekzionean « Pagaule » izenaren pean aurkitzen dugu. 1460an, « Ohixeko » kontratuetan « Notre Dame de Pagohole » izenarekin ezagutua da, eta 1470an azkenean oraiko izenarekin, Pagola.
Oxkaxeko lepoaren zolan, « Pagola han dagola » erran zaharrak dion bezala.
Michel Etxeber, leheneko auzapeza eta Gabriel Lopépé oraikoarekin Herri hunen ezagutza eginen dugu. Bere ixtorioa, nola sortu den?, orain ezagutzen dugun Pagola. Eliza eta plazaren itzulia eginaraziko daukute gure bi gidariak.
Duela hogei ta bost urte, Pagolak eman zuen Junes Cazenavek idatzitako « Pette Basabürü » pastoralaz orhoituko gira.
Oraina eta geroa hizpide izanen dugu eta azkenean Pagolako bazterretan ibiliko gira so baten emaiteko.