Euskal Herriaren zuhaitz sakratu eta ikur bezala da haritza. Zuhaitz hau arras hedatua da itxura ezberdinetan : haritz arruntarekin batean, ametza, artea, haritz amerikanoa aurkitzen dira. Bizkar, munho eta mendi apaletaraino hedatzen da eta egurra baliatua izan da zurgintzarako eta berotzeko. Labeen garaian asko erabili zen Ertaroa beretik. Zerri hazkuntzarentzat premiazkoa izan da haritza, bere ezkurren baliatzeagatik eta ondorioz jendearen bizia lagunduz. Frantziako Iraultzan landatu Libertatearen Arbolak aitzin, Gernikako Arbola euskaldunen libertate eta burujabetasunaren ikur izan da.