Natur Gaiak

Bazterren aniztasuna, mendia, itsasoa, ibai handi bat, eguraldi eztia, urtaro ezberdinduak, hiru iparraldeko probintzien adierazgarri dira. Denek duten berezitasuna da ere dakarren eguraldi atlantikarra eta hezetasun handia. Itsas bazterretik mendi gorenetaraino balhar eta zuhaitz mail guziak aurkitzen dira. Gisu harrizko mendiguneei esker harpe edo lezeak moldatu dira, batzu zinez ikusgarriak direlarik eta sekulako jendea biltzen dutelarik. Mendiguneetan, Pirineo mendebalean, mendi lerroa hausten eta puskatzen ari dela dirudielarik, geologia berezitasunek meakin eta meategiz aberatsa den eskualdea sortu dute, bi mila urte hauetan baliatu direnak. Artzaintzak eta laborantzak bazter ingurumenak moldatu dituzte azkarki, “mendi bizi” baten itxura emanez. Baserrian etxalde ttikien hatza da oraindik eta jendearen neurriko nekazaritzarenarekin, eskualde guziari bere ale goxo eta jendakina emanez. Webgune honetan eskualde eta eremu adierazgarrietan egin elkarrizketa erreportaiak aurkitzen dira. Bankako meategiak, erromatarrek erabili zituzten kobrearen egiteko, Erdi Aroan eta 19. mendea arte ustiatu dira eta horrek berak erakusten du industria mota horren garrantzia, labeekin batera. Hor agertzen dira ekonomia mailako jokoak, beren politikazko inguruekin. Aturri ibai zabala Baionako portua eta ekonomia hazi dituenak, bere hegietako biziarekin batera, arrantzagune premiatsua izan da ere. Izokina edo kolakaren baliapideak, ur hegietako bizia, artoaren hazkuntza, kiwiarena, eskualde guziaren biziaren lekuko eta hazkurri dira. Harpeak gure eskualdeko aspaldiko jendeen biziaren lekuko dira. Otsozelaia eta Sarakoak bi handienak dira. Bidarraikoak aldiz oraindik bizi diren sinesmen animista zaharrak agertzen ditu. Mendia, gure irudimen eta gogoetan hain indartsu dena, menderen mende aterbe, geriza leku eta jendearen hazkurri bide izan da. Artaldeen bortuetarako joan jinek komunitate kultura bat eraiki dute, hartu emanak eremu zabal batean jarriz eta nonbait euskal kultura berezi bat piztuz.

Arnaga

arnaga_kanbo.pngArnaga, Edmond Rostand idazle frantses aipatuak hogeigarren mende hasieran eraikiarazi zuen Kanbon, Cyrano de Bergerac bere antzezlanaren lorpen erraldoiaren ondotik. Laguna zuen Grancher mediku buruak Kanbora ekarrarazia zuen eta hor agradaturik zen gelditu. Kanbo hiriak erosi zuen 60eko hamarkadan eta erakustoki bilakatu, urtero 80 000 lagun bisitari dituelarik. Pantxoa Azarete baratzezain buruak bisitarazten dizkigu bi baratzeak, frantses eta ingles moldekoak. Etxeak eta baratze horiek gizon kezkati eta mindu baten burutazioen oihartzun bezala dira. Bazter miragarriak dira orohar, zuhaitz eta gune lilituek edertasun hunkigarri bat isladaten digutela. 

Aturri Ibaia

aturri.png
Luzeera 335 km
Arroa 16880 km²
Emaria 350 m³/s
 

Untzixka batean, 22 zalditako motordun batean, Roger Bousset Sainte Marie de Gosse herriko arrantzale eta ur bazterreko biztanlearekin, Aturri ibaiari goiti goaz, Ahurtitik Gixuneraino. Hor aipatzen dira ibai bazterreko bizia, marea eta uraldiak itsas eremua finkatzen dutenak, sarezko arrantzaren teknikak, horgo arrainak, nola izokina edo kolaka eta aingura ume diren angula aipatuak. Naturgune guziz berezia da hegazti frango gerizatzen dituena, uharteekin eta uholdeetarik gerizatzeko etxegintza berezia moldatu duten ur hegiekin.

Bankako Mehategiak

banka.png
Koordenatuak 43° 7′ 34″ N, 1° 22′ 23″ W
Eremua 46,90 km²
Biztanleria 373
Dentsitatea 7,52 bizt/km²


Denis Oronos bankarra, lehengo mendiategietan aditua eta Jakes Casaubonekin Euskal Herriko meategi gune aipatu hori bisitatzen dugu. Erromatarren denbora geroztik baliatuak dira kobre eta zilarrezko meategi horik, bainan 18. mendean garapen berezia ukan zuten. Hemen aipatzen dira burdingintzako lanbideak, langile alemaniarrek honat ekarri zituztenak. Sartzen gara ere meategi zahar horietarik batean azetilenarekiko argi bereziekin, bide nabar Denisek argitasun frango emango dizkigu. Berrikitan agertu ondare bat da eta Bankako olha eta meategiak gerizatuak izaiteko bidean dira.

Gaztaina

gaztaina.jpg
Ez da aspaldiko zuhaitza gaztaina bainan garrantzi handia izan du, jendearen elikadurarentzat, bereziki jendeari neguko janaria fornituz partez. 19. mende ondarrean eritasunek desagerrarazter dute bainan Japoniatik misionesta batzuek ekarri hazi eta landareei esker, gaztaina bizi da oraindik. Zuhaitz horrek zurgintzarako egur guziz ona ekartzen du. Premiazko ekai bezala gelditzen da gaur eta emanklizun honen bidez zuhaitz hau baloratu nahi da dituen kaliteengatik bai elikadurarentzat, zurgintzarako edo ere gure bazterretako oihanen edertasun eta orekarentzat.

Haritza

aritza_hostoa.jpg

Euskal Herriaren zuhaitz sakratu eta ikur bezala da haritza. Zuhaitz hau arras hedatua da itxura ezberdinetan : haritz arruntarekin batean, ametza, artea, haritz amerikanoa aurkitzen dira. Bizkar, munho eta mendi apaletaraino hedatzen da eta egurra baliatua izan da zurgintzarako eta berotzeko. Labeen garaian asko erabili zen Ertaroa beretik. Zerri hazkuntzarentzat premiazkoa izan da haritza, bere ezkurren baliatzeagatik eta ondorioz jendearen bizia lagunduz. Frantziako Iraultzan landatu Libertatearen Arbolak aitzin, Gernikako Arbola euskaldunen libertate eta burujabetasunaren ikur izan da.

Harpeko Saindua

bidarrai.pngItsusiko harrien parrean, mendi harritsuaren zilo batean, harpe bat dago iduriz “izerdi” den jende forma bat duena. Honi larruen hainbat eritasunen sendatzeko dohaina ematen zaio. Diotenaz hura litzateke behin desagertu zen artzaintsa bat harri bilakatua. Arrosiako etxeko andereak tokia ongi ezagutzen du eta horretan sinetsi ez dutenen gertakizun beldurgarriak aipu ditu. Harpera doan bide xendran bisitari askok inguramen ederraz duten lilura kondatzen dute.

Itsas Erakustokia

Koordenatuak 43° 24′ 0″ N, 1° 27′ 0″ W
Eremua 33 km²
Biztanleria 4984
Dentsitatea 152 bizt/km²

 

Oxozelaia

izturitze_otsozelaia.pngIsturitze Otsozelaiko harpe ezagunen bisita egiten dugu Jean Michel Duhalde gidari esker. 1929an aurkituak eta 1954a geroztik bisitarazten direnak arras bereziak dira. Hor jendea bizi izan zen 80 000 urte kristo aitzin, 10 000 aitzin arte. Arberu ibaiaren urak piskanaka moldatu zuen hor aurre historiako bilgune handienetarik bat : hor puskeria batzu Dordoña edo Asturias aldeetakoak aurkitzen dira. Bizigune hau seguraski sinesmen eginkizun gune berezia izan zitekeen, jendearen baitan gogo altxagarri. Bisita honen karietara bazter guziak ikusten dira eta ohar frango badira historia edo geologiari buruzkoak.

Sara

sarako_lezeak.pngAurre Historia geroztik leze horiek aterbe, ihesleku bezala, baita ere gaueko lanarentzat erabiliak izan dira. 20. mendean Castilla jaunak lehen bisita toki izaiteko gisan antolatu zituen. Passemard eta Barandiaran jakintsunek ikertu zituzten. Sara herriaren ontasun dira gaur eta ibilbide bat entzun ikusarekin ornitua eskaintzen dute. Elias Tapia arduraduna gidatzat dugu. Sarreran den erakustokia ikusi ondoan, tokiko historia aipatu eta bisita egiten dugu. Gau ainara edo saguzarren bizitoki honetan gune harrigarria erakusten da, lehengo jendea edota ere 1609 urtean herriak jasan zuen sorginkeriaren errepresio izugarria.

naturari eskainia