Isturitze Otsozelaiko harpe ezagunen bisita egiten dugu Jean Michel Duhalde gidari esker. 1929an aurkituak eta 1954a geroztik bisitarazten direnak arras bereziak dira. Hor jendea bizi izan zen 80 000 urte kristo aitzin, 10 000 aitzin arte. Arberu ibaiaren urak piskanaka moldatu zuen hor aurre historiako bilgune handienetarik bat : hor puskeria batzu Dordoña edo Asturias aldeetakoak aurkitzen dira. Bizigune hau seguraski sinesmen eginkizun gune berezia izan zitekeen, jendearen baitan gogo altxagarri. Bisita honen karietara bazter guziak ikusten dira eta ohar frango badira historia edo geologiari buruzkoak.