Aturri Ibaia

aturri.png
Luzeera 335 km
Arroa 16880 km²
Emaria 350 m³/s
 

Untzixka batean, 22 zalditako motordun batean, Roger Bousset Sainte Marie de Gosse herriko arrantzale eta ur bazterreko biztanlearekin, Aturri ibaiari goiti goaz, Ahurtitik Gixuneraino. Hor aipatzen dira ibai bazterreko bizia, marea eta uraldiak itsas eremua finkatzen dutenak, sarezko arrantzaren teknikak, horgo arrainak, nola izokina edo kolaka eta aingura ume diren angula aipatuak. Naturgune guziz berezia da hegazti frango gerizatzen dituena, uharteekin eta uholdeetarik gerizatzeko etxegintza berezia moldatu duten ur hegiekin.

Hor da ere artoaren hazkuntza, tokiko aberastuna eta berriki etorria den kiwiarena, ur hegien antolaketak, ohizko arrantzaren desagertzea, bazter horien ohargarri dira, etxegintza eta imobiliarioren presionea indartuz arriskutsu bilakatzen ari delarik. Ibaia, muga natural baty bezala da euskal eta gaskoin kulturen artean, bainan muga baino gehiago, lokarri bat da elkartasun eta anaitasunezkoa toki berean bizipide berdina duten jendeen artean.

Maixan Albisturekin Aturri bazterreko sukaldaritza berezia aipu dugu eta Gilbert Casenave, zurgin ohiarekin Lehuntzeko biziaz ari gara.

naturari eskainia