Donibane Garazitik Orreagaraino deraman bidea Euskal Herriko historiaren ardatz nagusia da hiru mila urte hauetan bederen. Emanaldi hauk, horren ibilbide dira eta mintzalariak trikatzen dira toki askotan, horko gertakizunak aipatuz. Hor gaindi keltoak, erromatarrak, frankoak iragan dira, hor gaindi Europa mendebaleko merkataritza izan da Santiagorako bide nagusi bilakatzearekin batera.
Bortu aipatuei buruzko bidean toki famatu batzuen harat honatak aipu dira, nola Orizone, Château Pignon, Arnostegi, Astobizkar, Urkulu. Aurrehistoriako bideak dira, artzain bide, erromatar bide, pago oihanen erditik, Garazi, Erro eta Ahezkoa eskualdeen arteko hartu eman guneak. Michel Landaburu, Ttale Ouret, Anderson medikua, Camino, Berñardo artzaina solaskide ditugu, artzainen bizia eta haien jokoak ere gogoratuz.